Baxe Nafarroako Euskararen Urtaroa

2014/10/05

Baxe Nafarroako Euskararen Urtaroaren hirugarren edizioa urriaren 19a arte iragaiten ari da. Filmak, antzerkiak, kantuak, bertsuak, dantza, mintzaldiak...  Tokiko elkarte, elkargo eta hainbat partaideri esker, ekitaldi andana bat antolatuak dira lurralde osoan. Euskal kultur erakundea ere partaide da.

Baxe Nafarroako Euskararen Urtaroa

Lehen bi edizioak udaberrian iragan ondoan, hauteskundeen gatik, oraingoan udazkenean ospatuko da euskararen erabilpena bultzatzeko xede duen hirugarren ekitaldia.

Amikuze, Garazi-Baigorri eta Iholdi-Oztibarreko Herri Elkargoak eta Euskararen Erakunde Publikoak, oraingoan ere, elkarte, elkargo eta hainbat partaideren laguntza preziagarria ukan dute, euskarazko animazioz eta ikusgarriz beteriko egitarau zabal baten prestazeko.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)