"Barbau Hamalau" ikusgarria

2014/07/22

2014ko uztailaren 23 eta 24an, arratseko 21:30etan, "Barbau Hamalau" ikusgarria iraganen da Ozazen. Dominika Rekalt-en testu batean oinarriturik, artista andana bat bilduko da Xiberuko herrian. Hastapen batean, ikusgarria uztailaren 4 eta 5ean egin beharra zen baina aro txarraren gatik, antolatzaileek gibelatu behar izan zuten.

"Barbau Hamalau" ikusgarria

"Barbau, Barbau, beti ber mamuak arrapizten. 1914, 1939, 2014, 2028... beti gerla ondo edo gerla aitzin, jentarte demokratikoenetan ere, üdüri jente kenteak gü baitan dügüla gerlarako ezinbesteko enjogidüra. Barbau hontan ez txerka gerla bat, bena gerla aitzin eta gerla ondo bai. Alta "Urdintegi" mündü urdin perfeitean da agitzen... Gure mündüarekin deus ez ikustekorik... Nahiz eta... !"

  • Testua : Dominika Rekalt
  • Xiberotar andana bat dantzan, kantuan eta antzerkian
  • CNAS fanfarea
  • Jamal eta Hosni M'Hanna dantzan
  • Suak taldea sutan
  • Kakots (eszenografia)
  • Pierre Vissler (soinu sortzea)

Euskal kultur erakundea sorkuntzaren partaide da.

Xehetasunak

  • Antolatzailea : Hebentik elkartea (05 59 19 15 87)
  • Prezioa : 12 € (prezio apala : 6 €)
  • Erreserbazioak : Mauleko eta Atharratzeko Turismo Bulegoetan

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)