25. Txotxongilo Egunak Hendaian

2014/11/16

2014ko azaroaren 18tik 23ra, 25. Txotxongilo Egunak ospatuko dira Hendaian. Mendi Zolan gunean ikusgai izanen den "Kontu kontari" erakusketaz gain, euskarazko hainbat ikusgarri eskainiak izanen dira, bai eskoletako haurrentzat, bai publiko zabalarentzat. 

25. Txotxongilo Egunak Hendaian

Azaroaren 18tik 22ra, Akelarre elkarteak eta Txotxongilo taldeak Kontu Kontari izeneko erakusketa aurkeztuko dute Mendi Zola gelan. Bisita gidatuak antolatuak izanen dira azaroaren 19an (15:00 eta 16:00etan) bai eta azaroaren 22an ere. Ondotik, abenduaren 4a arte, margoak asteartetik larunbatera erakutsiak izanen diea 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara. 

Horrekin batera,  besteak beste, Zurrunka taldea, Iñaki Mata edo Kurkuluxetan taldearen ikusgarriak preziatzeko parada izanen da. 

Egitaraua

Azaroaren 22an larunbata 

  • 10:30 eta 11:30etan, Zokoburu merkatuan, Iñaki Mata-ren Barreras / Christophe Pavia-ren Les mystérieuses coiffures et son monde de marionnettes
  • 16:00,  Mendi Zolan Gunean,  Zurrunka taldearen Iraungorriko Marimiri. Sartzea 7 €

Azaroaren 23an igandea

  • 11:00, Mendi Zolan gunean, Kurkuluxetan taldea Urtaroak Vivaldiren begietatik. Sartzea 7 €.

Euskal kultur erakundea festibalaren partaide da.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)