Sorkuntza artistikoaren 24 orenen bigarren edizioa: euskal artistei deia
Artista zira (dantzari, konposatzaile, margolari, zizelkari, argazkilari, olerkari, kondalari, bertsulari…) ? "Berrikuntzaren 24 orenen" karietara, 2013ko abenduaren 6-7an Bidarten, 24 orenez obra artistiko original bat sortzeko prest zaude ? ESTIA eskolak Euskal kultur erakundearekin eta Arcad eta Art & Project elkarteekin partaidetzan antolatu lehiaketa hortan parte hartzeko izena eman azaroaren 29ko berantenaz.
Badu 7 urte, ESTIA ingeniari eskolak antolatu "Berrikuntzaren 24 orenen" xedea 24 orenez sormen modu guziak ikertzea dela, mota guzietako berrikuntzak ekoizteko : teknologikoak, sozialak, antolaketa alorrekoak, sozio-ekonomikoak…
Berrikuntzaren 24 orenetaz bestalde, 2012an, Sorkuntza Artistikoaren 24 orenak sortu dituzte antolatzaileek. Alabaina, segur dira artearen eta enpresen munduetako sormen mekanismoek badutela zer parteka.
Sorkuntza artistikoaren 24 orenen printzipioa honako hau da : 24 orenez obra original bat sortzea, Berrikuntzaren 24 orenetako estreinatze ekitaldian (2013ko abenduaren 6an, ostiral arratsaldeko 14 :00etan) emanak izanen diren 30 enpresa gaietatik batean oinarrituz. Hori dela eta, artistak gomitatuak dira, enpresek proposaturiko ingenieritza, marketing edo diseinu gaietarik bat beren artearen bitartez beregana dezaten.
24 orenen buruan, artistek 2 minutu ukanen dituzte beren obra epaimahaiari eta publikoari aurkezteko. Ondotik, epaimahaiak Sorkuntza artistikoaren 24 orenen Sariak eskainiko ditu.
Nork ?
Arte bisualen (grafismoa, argazkilaritza, bideoa, arte plastikoak…), dantzan, musikan eta literaturaren (olerkia, bertsularitza, ipuina…) alorretan ari den edozeinek.
Toki kopurua mugatua izanik, batzorde batek hautu bat eginen du, parte hartzaileek beteriko erantzun-orrietan aurkeztu ibilbideen eta erreferentzien arabera.
Noiz ?
Sorkuntza artistikoaren 24 orenak 2013ko abenduaren 6 eta 7an iraganen dira. Estreinatze ekitaldia 14 :00etan hasiko da, abenduaren 6an. Lanen bukatzea 14 :00etan, abenduaren 7an. Ondotik, aurkezpena epaimahaiaren aitzinean.
Izenen emateko epea : azaroaren 29a, ostirala
Prezioa ?
Lehiaketan parte hartzeko izen ematea urririk da. Antolatzaileek apairu guziak beren gain hartzen dituzte, izen-ematea baieztatua izan baldin bada.
Non ?
Parte-hartzaileak urririk errezebituak izanen dira, Bidarteko Izarbel teknopoloko ESTIA-ren egoitzan. Lan espazio bat proposatua izanen zaie, momentuko beharren eta disponibilitateen arabera. Artistek beren sorkuntzarako behar duten materialarekin etorri behar dute. Beren aldetik, Berrikuntzaren 24 orenek prototipo tailer bat, informatika gelak, inprimagailuak eta bigarren eskuko materiala (stock-aren arabera) utziko dute parte hartzaileen esku.
Azpimarratu behar da sorkuntzek ESTIAn berean eginak izan beharko dutela.
Partaideak
Sorkuntza artistikoaren 24 orenen antolatzailea ESTIA da. Partaideak aldiz, hauek dira :
- Euskal kultur erakundea, bere "Hogei'ta" programaren karietara
- ARCAD elkartea
- Art and Project elkartea
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)