Mintzola fundazioaren jardunaldiak
Euskal Herriko Bertsolari Txapeleketa Nagusiaren karietara, Mintzola fundazioak bi jardunaldi antolatzen ditu. Lehena, urriaren 9tik abenduaren 15a arte iraunen du Villabonan, Munduko Kantu Inprobisatuen inguruan. Bigarrenarentzat aldiz, fundazioak hamalau adituri eskatu die Bertsolari Txapelketa Nagusia aztertzea eta ondorio batzu ateratzea. Bigarren jardunaldi hauek, irailaren 20tik abenduaren 19a arte iraunen dute.
Mintzola Fundazioak euskararen ahozkotasunaren ikergune eta erreferentzia izan nahi du. Ondorioz, bi helburu nagusi ditu : ahozko tradizioaren behatoki dinamikoa izatea batetik, eta gaurko gizarteak ahozkotasunaren alorrean dituen premiei erantzutea bestetik.
Bere xedeak direla eta, fundazioak bi jardunaldi antolatzen ditu urte bukaera honetan. Hona hemen bakoitzaren egitaraua :
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)