Maiatza antzerkiz blai Euskal Herrian

2013/05/20

Ipar Euskal Herriko antzerki festibal garrantzitsuenetarik bi maiatz honetan iraganen dira : batetik Mai en Scène, maiatzaren 22tik 25era iraganen dena Maulen eta bestetik, Antzerkiaren Maiatza, maiatzaren 23tik 26ra iraganen dena Hendaian. Bietan euskarazko antzezlanak preziatzeko parada izanen da.

Maiatza antzerkiz blai Euskal Herrian
Argazkia: Gure bide galduak (Dejabu konpainia)

Bi antzerki jaialdi horietan euskaraz eskainiak izanen diren ikusgarrien artean, Maulen, Markeliñe konpainiaren Hareazko ipuinak txotxongilo ikuskizuna ikusten ahalko da maiatzaren 24an, bai eta 2012an Donostia Antzerki saria eskuratu zuen Dejabu konpainiaren Gure bide galduak antzezlana maiatzaren 25ean.

Hendaian aldiz, besteak beste, Chimères antzerki taldeak, ipuina, antzerkia eta musika uztartzen dituen Otso ! ikusgarria eskainiko du maiatzaren 23an, Dantzaz Konpainiak Naufragoa dantza ikuskizuna maiatzaren 25ean eta Bederen 1 konpainiak Xentimorik gabe antzezlana maiatzaren 26an.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)