Irakurketa publikoa & euskal literatura: topaketak Baionan
2013ko urriaren 3an, Pirinio Atlantikoetako departamenduko Liburutegiaren eta Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin, Baionako Mediatekak liburuaren profesionalei zuzendutako egun bat antolatzen du. Liburutegietako langileak, liburu saltzaileak, argitaratzaileak eta euskarazko irakurketaren inguruan ari diren profesionalak gomit dira. Ezinbestekoa da izena ematea.
Egitaraua
- Goizean: tokian tokiko argitaletxeen euskarazko liburu berrien aurkezpena.
- Arratsaldean:
- Pirinio Atlantikoetako departamenduko Liburutegiaren "Ekintza kulturala" izeneko katalogoaren aurkezpena.
- Euskal kultur erakundeak euskarazko literaturaren inguruan proposatutako animazio desberdinen aurkezpena.
Xehetasunak
- "Irakur !" zikloaren karietara antolaturiko eguna
- "Irakur" egun profesionalak
- Izen-emateak : 05 59 02 97 37
- Maia Etchandy - Euskal kultur erakundea
Oharra: bezperan, urriaren 2an, erakasleei zuzendutako egun bat antolatua da ere.
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)