Jokoz Kanpo festibala Ezpeletan
Ekainaren 1ean, larunbatez, Pinpulka elkarteak karrikako arteen inguruko Jokoz Kanpo festibalaren edizio berri bat antolatzen du Ezpeletan. Arratsalde guzian, mota guzietako ikusgarriak ikusten ahalko dira, horien artean Euskal kultur erakundeak sustengatu Rouge Elea konpainiaren Biutz ikuskizuna arratseko 21:30etan.
Ekainaren 1ean, 15:00etatik hasi eta gauerdi arte, Ezpeletako karrikak Pinpulka elkarteak antolatu Jokoz Kanpo festibalaren edizio berriaren erritmoan biziko dira.
Karrikako artearen inguruko hainbat ikusgarri antolatuak izanen dira haria hortara, horien artean Oiartzungo Zo Zongo konpainiaren Kolpez Blai perku ikuskizuna, Christophe Pavia hendaiarraren Orrazkera misteriotsuak edota aurtengo festibalaren une azkarrenetarik bat izan behar lukeen Rouge Elea konpainiaren Biutz ikusgarria, zirkoa, bideoa eta musika nahasten dituena.
Xehetasunak :
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)