Jean Haritschelhar, bizi bat euskararen alde

2013/09/02

Jean Haritschelhar irailaren 1ean zendu zen Biarritzen, 90 urteetan. Pantxoa Etchegoin, Euskal kultur erakundeko zuzendariak lerro batzu idatzi ditu, euskararen eta euskal kulturaren aldeko ezinbesteko pertsonaia honen omenez.

Jean Haritschelhar, bizi bat euskararen alde
Argazkia : Maia Etchandy (EKE)

Hizkuntzalaria, unibertsitalaria, auzapeza, Euskal Museoko zuzendaria, Euskaltzainburua, euskal ikasketen, Iker zentroaren edota Pizkundearen sortzailea... Jean Haritschelharrek bizi guzia eman du euskararen eta euskal kulturaren zerbitzuko. Euskal kultur erakundeko Administrazio Kontseiluko kidea izan zen ere.

Hona Pantxoa Etchegoin-ek idatzi testua :

"Pena haundi batekin jakin dugu Jean Haritschelharren heriotza. Bihotzez goretsi nahi dugu euskararen eta euskal kulturaren alde egin duen lan joria. Hainbat eta hainbat ekintzen artean, Euskal Kultur erakundearen sortzaileetarik izan da 1990ean, eta sortu ondoan, hurbiletik segitu eta sostengatu ditu gure lan ildoak. Izan dadin Euskaltzaindian edo beste erakunde batzuetan, euskara baloratu du eta publiko zabal bati ezagutarazi, nola Euskal Herrian, hala kanpoan. Joan den Sarako biltzarrean ukan genuen haren omentzeko okasionea eta karia hortarat eskertu genuen besteak beste zeukan baikortasunarentzat ! Haren laguntza ainitz estimatu dugu. Beti erakutsi dauku ez zela etsitu behar … Esker mila Jean, eta gure dolumin bizienak familia guziari."

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)