Itzal Aktiboa sariaren finalistak

2013/10/02

Euskal kultur erakundearen Hogei'ta programaren barnean antolatu Itzal Aktiboa sariaren bost finalistak ezagunak dira. Urriaren 4tik azaroaren 3ra Donibane Garazin iraganen den erakusketa kolektibo batean parte hartuko dute eta sari ezberdinak banatuak izanen dira.

Itzal Aktiboa sariaren finalistak
Argazkia: Itzal Aktiboa

Euskal Herriko arte garaikidearen munduan ezagunak diren 12 pertsonalitatez osatu epaimahaiak Itzal Aktiboa sariaren bost finalista hauek hautatu ditu :

  • Verónica Domingo (Getxo, Bizkaia)
  • Anne-Laure Garicoix (Donibane Garazi, Nafarroa Beherea)
  • María Jiménez Moreno (Zizur Nagusia - Nafarroa)
  • Bérenger Laymond (Bidarte, Lapurdi)
  • Thomas Loyatho (Hazparne, Lapurdi).

Itzal Aktiboa saria (2.000 euro) eta Donibane Garaziko Hiriaren saria (800 euro) urriaren 18an, ostiral arratsaldeko 18:30etan eskainiak izanen dira Donibane-Garaziko Apezpikuen Presondegian.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)