Ruper Ordorika eta hainbat animazio "Irakur!" zikloaren baitan
Irakur! zikloaren bosgarren edizioak aitzina segitzen du. Karia hortara, hilabete guzian, euskal literaturaren inguruko animazio desberdinak antolatuak dira Baionako mediatekan. Urriaren 30a arte, hainbat hitzordu interesgarri gelditzen dira oraino.
Antolatzaileek biziki egitarau aberatsa apailatu dute : formakuntza saioak irakasleentzat, argitalpen alorrean ari direnen eguna, literatura topaketak... Gelditzen diren ekitaldien artean, aipatu Ruper Ordorika-k Azukre Koxkorrak disko berria aurkeztuko duela urriaren 25ean, Ixabel Millet ipuin-kondalariak Lur eta Urtzi-ren bidaia ipuinaldia eskainiko duela urriaren 26an eta Michel Oronos-en Deklinabide liburuaren aurkezpena eginen dela urriaren 29an.
Bestalde, Pestacles et Compagnie konpainiak haurrei zuzenduriko musika tailerra prestatua du urriaren 30eko.
Euskal kultur erakundea partaide da.
Xehetasunak
- Irakur ! - Egitarau osoa
- Baionako Mediateka : 05 59 59 17 13
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)