Iparraldeko Konpilazioa 9
Donibane Lohizuneko, Hazparneko, Mauleko eta Donapaleuko kontzertuen ondotik, Iparraldeko Konpilazioaren 9. alearen azken aurkezpen kontzertua Biarritzeko Atabal gelan iraganen da azaroaren 15ean. Bertan, The Sparteens, Ozke, Bardetorte, Freyja eta Kinnine taldeak ikusten ahalko dira. Sartzea urririk izanen da eta pertsona bakoitzak bilduma bat eskuratuko du opari. Euskal kultur erakundea egitasmoaren partaide da.
Iparraldeko Konpilazioa ekintzak Ipar Euskal Herriko musika-taldeei laguntza eraginkorra eskaintzen die. Ohi duenez eta bederatzigarren urtez segidan, etorkizuneko zenbait artista aukeratu ditu deialdi honi erantzuna eman nahi izan diotenen artean.
Iparraldeko Konpilazioak musikari eta kantari horiei aholkuak eskaintzen dizkie, konpilazioan agertzeko aukera ematen, bai eta esperientziazko artistekin batera antolatutako kontzertuetan parte hartzeko parada eskaintzen ere.
Aurten, konpilazioaren 1000 ale kaleratuko dira.
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)