Herri Uzta 2013
Urriaren 10etik 13ra, Herri Soinu elkarteak Herri Uzta festibalaren bigarren edizioa antolatuko du Errobi aldeko herri ezberdinetan. Lau egunez, musika, dantza eta karrikako arteak inguruko ikusgarri eta animazio andana bat preziatzen ahalko dira. Euskal kultur erakundea festibalaren partaide da.
Aurtengo Herri Uzta festibala Kanbon, Luhuson, Uztaritzen, Arrangoitzen, Basusarrin eta Ezpeletan iraganen da. Ehunka dantzarik, soinularik, amaturek nahiz profesionalek parte hartuko dute bertan.
Eztabaidak, kantaldiak, dantzaldiak, ikusgarriak karriketan ala barnean... Denen gustuko egitaraua apailatu dute antolatzaileek hala nola Emazteak Kantuz kontzertua Kanbon ostiralez, Herriko Sorkuntzak dantza eta musika ikusgarria Luhuson larunbatez, edota festibalari bukaera emanen dioen Mutxikoaren Eguna Arrangoitzen, igandez.
Xehetasunak
- Herri Uzta 2013 - Egitaraua (pdf)
- Antolatzaileak : Herri Soinu
- Tfnoa : 06.52.12.48.23
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)