Hendaia Film Festibalaren lehen edizioa
Urriaren 17tik 19ra, Begiradak elkarteak Hendaia Film festibalaren lehen edizioa antolatzen du Hendaian. Film laburren jaialdi berri honetan, proiekzioak, erakusketak, kontzertuak eta Euskal kultur erakundeak sustaturiko euskal zinearen inguruko lan bilkura bat iraganen dira.
Fikzioak, dokumentalak, animazio filmak...Hiru egunez, 50 bat laburmetraia ikusten ahalko dira frantsesez, gazteleraz edo euskaraz. Gehienak jatorrizko bertsioan.
Bestalde, lehiaketa desberdinak antolatuak dira, kontzertu bat Mugaldekoak taldearekin eta euskal zineari buruzko lan bilkura bat, bereziki hego Euskal Herrian ekoiztuak diren filmak ipar Euskal Herrian hedatzeko asmoz.
Xehetasunak
- Hendaia Film Festival - Egitarau osoa (pdf)
- Begiradak elkartea : 09 75 78 42 61
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)