Helduendako euskara kurtsoen sartzea hurbiltzen ari da
Helduendako euskara klaseak urriaren 7an hasiko dira berriz ipar Euskal Herriko 16 Gau Eskoletan. Kurtsoak Gau eskola eta euskaltegian, on line ikastaroak, barnetegiak, taldeentzako ikastaroak, EGA prestaketa, mintzapraktikarako taldeak. Edonoren beharrei egokituriko eskaintza prestatu dute AEKn. Izenak oraindanik eman behar dira.
AEK-k ikasmolde eta formula desberdinak eskaintzen ditu euskara ikasteko. Izena emaiteko permanentziak irailaren 16an hasi dira Ipar Euskal Herriko Gau Eskola guzietan. Kurtsoen hasiera aldiz, urriaren 7an astelehenarekin finkatua da.
Xehetasunak
- AEK : 05 59 25 76 09
- Prentsa txostena (pdf)
- Permanentziak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)