Euskal antzerkia gozatzeko asteburua
Azaroaren 1 eta 2an "Hameka" deitu Karrikako Arteen Fabrikak euskal antzerkiaren inguruko Hameka Euskaraz hitzordua antolatzen du. Bi egunez, euskarazko hainbat antzezlan ikusten ahalko dira Luhuson eta Larresoron. Horien artean, Le Petit Théâtre de Pain, Artedrama eta Dejabu taldeen Hamlet antzezlanaren estreinaldia.
Euskal antzerki sorkuntzaren berritasunak ezagutarazteko asmoz, Hameka deitu Karrikako Arteen Fabrikak egitarau polita prestatu du asteburu honetarako :
Azaroaren 1a, ostirala
- 20:30 : Hamlet antzezlanaren estreinaldia
Azaroaren 2a, larunbata
- 17:00 : Chimères antzerki taldea (Biarritz) Otso
- 18:30 : Ama-2 (Larresoro) Amakiak
- 20:30 : Tipul eta Putil (Lekorne)
- 21:00 : Abarka taldea (Markiña-Xemein) : Biba zorrixen izurritie
Hameka Euskaraz-eko edizio hau, Ote Lore elkartearekin elkarlanean antolatua da, San Martin besta kari.
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)