Fermin Mihura bertsularia zendu da
Fermin Mihura Elosegi bertsulari azkaindarra eritasun dorpe baten ondotik zendu da irailaren 29ko gauean. 67 urte zituen. Bere omenezko ehorzketak Azkainen iragan dira joan den urriaren 2an.
Fermin Mihura etxeko eta lagunarteko giroaren eraginez hasi zen bertsutan, Jean Louis Harignordoquy "Laka"-k bultzaturik. Mattin, Xalbador eta Jon Lopategi ukan zituen eredu. Zazpi aldiz parte hartu zuen Nafarroako txapelketetan eta bospasei urtez Bertsularien Lagunak elkarteburu izan zen. Bestalde, bertsu-epaile lanetan ere ibili anitzetan.
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)