Euskararen Erakunde Publikoak eragile pribatuei zuzendu 2013ko diru laguntzak jakinarazi ditu
Euskararen Erakunde Publikoaren eta Eusko Jaurlaritzaren ordezkariek lankidetzarako fondo baten eratzea hitzartu dute, Iparraldeko elkarte-eragile pribatuek aurkeztutako euskararen sustapena eta garapena bilatzen duten proiektuen diruz laguntzeko. Hautatuak izan diren egitasmoen zerrendaren berri eman da eta sarean dago kontsultagarri.
2013. urteari dagokionez, lankidetzarako fondoa alde bien ekarpenez osatu da, 1.600.000 euro-ko dirutza jarriz.
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)