Euskal dantzen inguruko topaketa pedagogikoak
Euskal kultur erakundeak, Bordeleko Akademiako errektoretzak eta Pirinio-Atlantikoko CDDP / DSDEN erakundeek erakasleei zuzendua den "Euskal dantzen eguna" izeneko bigarren elkarretaratzea antolatzen dute 2013ko azaroaren 6an Biarritzen, partaide desberdinen laguntzarekin (Maurice Ravel Kontserbatorioa, Malandain Ballet Biarritz, Iparraldeko Dantzarien Biltzarra, Biarritzeko mediateka). Euskal dantzari buruzko hurbilpen pedagogikoaren lantzeko parada.
Topakeka horien bigarren edizioa da aurten (lehena 2012ko urriaren 24an Donibane Garazin iragan zen).
Egitaraua
- 9tik goiti harrera (Biarritzeko mediatekan)
- 9:30: Egunaren hastea eta egitarauaren aurkezpena
- 9:45: Euskal dantzen ezaugarriak
- Roger GOYHENECHE, IDB-ko lehendakariaren eta Oier ARAOLAZA, dantzari, kazetari, antropologoaren mintzaldiekin
- Aurkezpena: "Zer dira euskal dantzak: nola definitzen ahal dituzue?"
- 10:30: Tailerrak: lehen tartea
Aitzinetik pentsa dantzaren praktikatzeko jantzi eta zapetei!
A1, A2, A3 tailerrak : 3 tailerretarik bat hautatu :
- Tailerra "Jantziak eta euskal dantzak"
- Isabelle LABARSOUQUE, Baigorriko Jean Pujo kolegioako zuzendaria, Nathalie VIVIANI, Tarnoseko Langevin Wallon eta Labenne kolegioko arte plastiko irakaslea eta Ballet Malandaineko arduradun bat.
- Dantza sorkuntzetan jantzia ulertu eta arropa birziklatuetatik abiatuz berriz asmatu. - Tailerra "Ondare inmaterial baten adierazgarri gisa dantza-joko bat"
- Nadine GOYHENECHE, Uztaritzeko San Josepeko lizeoko kirol irakaslea eta Jon IRURETAGOIENA, IDB-en dantza irakaslea.
- 7 jauzien dantza ingurutxo jolas sinple bat bezala baizik ikusia balin bada ere, hurbilagotik begiratuz, XVI eta XVIIgarren mendeko Europako jakintza ohituraren hatz bizi bat da; batzuk pentsa lezaketen baino dantza koreografiko itxura zabalagokoekin… - Tailerra "Dantza ibilbide batzuen eraikitzea"
- Fabrice LOUBATIERES, Maurice Ravel kontserbatorioko dantza gaitasun agiria duen irakaslea eta Ttitto AYCAGUER, ondare eta euskal pilota departamenduko pedagogi aholkulariak animaturik.
- Espazioarekin duen harremanean haurra libre sendi-araztea bilatu, askatasun horren aurkitzeko gustua eta tresnak eman. Behar diren ahalak ibilbidearen egituratzeko eman eta sortze josteta eta norberarena bilaka-arazi. Saihets mugimendua menderatu.
- 12:00: Eguerdiko geldialdia
Bazkaria ekarri eta lekuan berean jan nahi duten parte hartzaileendako gela bat emana izanen da.
- 14:00: Tailerrak: bigarren tartea
B1, B2 eta B3 tailerrak : 3 tailerretarik bat hautatu.
- 15:30: Gelako praktikei buruzko elgarrizketa
- Trukada talde osoan Ttitto AYCAGUERek animaturik.
- Eskoletan eraman izan diren euskal dantzen erakaspenen esperientzien aurkezpena eta gogoetatzea.
- Egunari buruzko ekarpenak eta galdeak.
- 16:30: egunaren bukaera
Xehetasunak
- Euskal dantzen eguna 2013 (Webgunea)
- Bideo-bilduma
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)