"Elektroboom" diskoaren aurkezpena Biarritzen

2013/11/01

Urriaren 17an, ostegun arratsaldeko 14:30etan, Pantxika Solorzano-k eta Xano-k "Elektroboom" disko berriaren aurkezpen kontzertua eman dute Biarritzeko Atabal gelan. Estilo elektronikoan oinarriturik, gazteendako dantza eta musika uztartuko dituzte, emanaldi indartsu batean.

"Elektroboom" diskoaren aurkezpena Biarritzen
Argazkia: Jean S. - Atabal

Badu 14 urte Pantxika Solorzano-k eta Jean-Marc Halsouet "Xano"-k haur kantuak eta jolasak sortzen eta argitarazten dituztela. Elektroboom proiektu berriarekin aldiz, 8 urtez gorako publiko gazteari zuzentzen dira. Diskoa azaroan argitaratuko dute Elkar disketxearekin. 11 kantuz osaturiko grabaketa honekin, bikoteak Rihana, Lady Gaga edota Justin Bieber bezalako artisten alternatiba xume bat eskaini nahi du euskaraz.

Euskal kultur erakundeak sustatu ekimena "Hogei'ta" programaren barnean.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)