Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013
Lau urteetarik behin iragaiten den Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia irailaren 29an hasiko da Villabona-Amasan eta abenduaren 15ean bukatuko da Barakaldoko BEC aretoko finalarekin. 14 saio iraganen dira, horietarik 3. kanporaketa Hendaian eta azken finalerdia Maulen. Lehiatuko diren 43 bertsolarien artean, Ipar Euskal Herritik bost izanen dira.
Bost bertsulari horien artean, azken txapelketa nagusiko finalistetan izan ziren eta zuzenki finalaurrekoetan sartuko diren Amets Arzallus eta Sustrai Colina aurkitzen ditugu alde batetik, eta kanporaketetatik iragan beharko diren Odei Barroso, Maddi Sarasua eta Eneritz Zabaleta bestetik.
Horrela, Odei Barroso irailaren 29an hasiko da Villabonan. Maddi Sarasua eta Eneritz Zabaleta aldiz, urriaren 26a arituko dira Arabako Oion herrian.
Aipatzekoa da saio bat Hendaian iraganen dela urriaren 12an (kanporaketa) eta beste bat Maulen azaroaren 30ean (azken finalaurrekoa).
Finalerako sartzeak interneten (bertsosarrerak.eu) eta toki hauetan eros daitezke :
- Xaia ostatua (Pausu)
- Elkar megadenda (Baiona)
- Krakada gozategia (Itsasu)
- Xilintxa ostatua (Donibane Garazi)
- Turismo bulegoa (Maule)
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)