"Ainara - La Dame Sauvage" filmaren teaser lehiaketan parte hartzeko deia

2013/12/10

Jean Darrigol-en Ainara - La Dame Sauvage filmaren teaser lehiaketa martxan da. Parte hartzaileek 30 segundu eta 2 minutu arteko bideoak proposatu beharko dituzte, 100 eta 1000 euro arteko sariak irabazten saiatzeko. Proposamenak 2014ko urtarrilaren 31a aitzin helarazi beharko dira.

"Ainara - La Dame Sauvage" filmaren teaser lehiaketan parte hartzeko deia
Ainara (Oihana Maritorena - Argazkia: http://ainara-hirondelle.blogspot.fr)

Ainara -La Dame Sauvage garapen bidean den film eleanitza, mugaz bi aldeetakoa eta parte hartzailea da. Filmaren asmakuntzatik herritarrak, zinemako profesionalak eta parte hartzaileak inplikatzen ditu, proiektuaren lekuko finkatzearen eta nazioarteko ikusgarritasunaren bateratzeko; helburua 2016ko lehen sei hilabeteetan bukatzea da.

Teaser lehiaketaren helburua filmaren berri ematea da eta norberak sortzaile zineman erabiltzen diren metodo parte hartzaileen erabiltzera bultzatzea da.

Parte hartzaile bakoitzak gehienik hiru teaser egin ditzake. Irabazleak 2014ko otsailan emanen dira ezagutzera.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)