2013ko euskal kulturaren ekimen sariak - Emaitzak

2013/11/30

Euskal Kultura sustengatzen duen Herriarteko Sindikatak "Ekimen" izeneko sariak banatu ditu azaroaren 30ean, Donapaleun. Orotara 12 proposamen aztertu ditu hautaketa batzordeak eta hiru saristatu. 2007an sortu zen sari honek, ekimena eta izpiritu sortzailea adierazten dituzten proiektuak sustatu nahi ditu Ipar Euskal Herrian, euskara eta euskal kulturaren arloetan.

2013ko euskal kulturaren ekimen sariak - Emaitzak

2013ko saristatuen izendatzeko Jean-René Etchegaray Herriarteko sindikataren lehendakariak epaimahai bat osatu du. Epaimahaikideak zirelarik herri desberdinetako hautetsiak eta Pantxoa Etchegoin Euskal kultur erakundearen izenean.

Sariak honela banatu ditu epaimahaiak azaroaren 30ean Donapaleun:

  • 1. saria Maritzuli konpainia-ri "San Martineko ezpata dantza" ikuskizun egitasmoarentzat
    5000 euroko saria
  • 2. saria Erro Bat taldeari "Ekhikume" ikuskizun egitasmoarentzat
    3000 euroko saria
  • 3. saria Ama-2 antzerki taldeari "Amakiak" antzerki sorkuntzarentzat
    1000 euroko saria

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)