2013an musika, arte eszeniko eta ikus‑entzunezko azoketan parte hartzeko dirulaguntza deialdia

2013/07/26

Euskararen eremu geografikotik kanpo musika, arte eszeniko eta ikus‑entzunezko azoketan parte hartzeko diru-laguntza deialdia zabaldu du Etxepare Institutuak. Eskabideak aurkezteko epea 2013ko irailaren 13an amaituko da.

2013an musika, arte eszeniko eta ikus‑entzunezko azoketan parte hartzeko dirulaguntza deialdia
Argazkia: Jakes Larre - EKE

Zenbat diru dago?

Deialdi honetarako gehienezko zenbateko orokorra 72.000 eurokoa izango da, eta modalitate bakoitzari dagokion zenbatekoa honakoa izango da:

  • Ikus-entzunezkoetarako 52.000 euro.
  • Musikarako 10.000 euro.
  • Arte eszenikoetarako 10.000 euro.

Zein gastu diruz laguntzen dira?

Onartuko diren gastuak:

  • Joan-etorriak, ostatua, dietak eta azoketan akreditatzeko edo instalatzeko gastuak.

Merkatuan ikusgai edo salgai zabaldu nahi den obraren edo lanaren komunikazio-hitza euskara denean, sozietate egoitza edo helbidea euskararen eremu geografikoan duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak ere aurkeztu ahal izango dira.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)