2012ko "Ekimen" sari nagusia Etorkizuna kontzeptuak taldearentzat
Euskal Kultura sustengatzen duen Herriarteko Sindikatak "Ekimen" izeneko sariak banatu ditu abenduaren 1ean, Senperen. 18 proposamen aztertu ondoan hiru saristatu ditu. Euskara eta euskal kulturaren arloetan, ekimena eta izpiritu sortzailea adierazten dituzten proiektuak.
2012ko saristatuen izendatzeko Jean-René Etchegaray Herriarteko sindikataren lehendakariak epaimahai bat osatu du. Epaimahaikideak zirelarik hautetsi batzu, Aurelia Arkotxa euskaltzaina eta unibertsitateko erakaslea baita ere Pantxoa Etchegoin Euskal kultur erakundearen izenean.
Sariak honela banatu ditu epaimahaiak:
- 1. saria Etorkizuna kontzeptuak dantza-mintegiari "Argibidea" sorkuntza egitasmoarentzat
5000 euroko saria - 2. saria Ezkandrai elkarteari "Gerezien denbora" hiri-pastorala egitasmoarentzat (Itxaro Bordaren testuan oinarritua, Beñat Achiary-k zuzendu 40 bat aktorek emanik)
4000 euroko saria - 3. saria Mari Bi Sos konpainiari "Ixtaño bat" anterki sorkuntza egitasmoarentzat
1000 euroko saria
Orotara beraz 10.000 euroko dirulaguntza banatu du euskal kultura sustengatzen duen herriarteko sindikatak "Ekimen" lehiaketaren bidez.
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)