Zazpi kultur emankizuneko erreportaiak sarean ikusgai

2012/12/26

Zazpi kultur emanaldia, Kanaldude herri telebistak 2012 hasieran sortu emankizuna da. Saio honen helburua, Euskal Herriko kultur dinamikaren ikuspegi ahal bezain zabala emaitea da. Oren erdiko iraupena badu eta hilabetean behin proposatua da. Hemendik aitzina, emankizuneko atal desberdinak sarean ikusgai izanen dira.

Zazpi kultur emankizuneko erreportaiak sarean ikusgai

Emankizuneko atal ezberdinak hauek dira : HariaN, KlipKlap, Jarioan, Hitzaurrea eta Agenda. Kanaldudek sortu www.kanaldude-zazpi.tv blog bereziari esker, Zazpi kultur emanaldiko zati desberdinak bereiz ikus daitezke.

Hona, adibidez, 2012ko Durangoko Azokaren atarian, Maiatz argitaletxeko Luzien Etxezaharretarekin egin elkarrizketa:

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)