Iparraldeko lurralde marka: deia sortzaileei

2012/10/26

Iparraldeko sorkuntza artistikoan oinarrituko den lurralde markaren nortasun grafikoa eta soinuduna landuko du 2013. urte hastapeneko komunikazio agentzia batek. Baionako eta Euskal Herriko merkatal ganbarak galdeginik Euskal kultur erakundeak zerrenda bat osatuko du arte bisualen eta soinudunen arloetan, agentziaren lana hazten ahal luketen artisten erreferentziekin. Nahi duten artista profesionalak agertzen ahal dira plataforma hortan. Deia luzatua zaie.

Iparraldeko lurralde marka: deia sortzaileei
Argazkia: Irati Burgués Asteasu

Garapen kontseiluak abiarazi duen Euskal Herriko Lurralde markaren egitasmoaren partaide da Euskal kultur erakundea, hastapenetik. Hemen ekoiztutako produktuen eta orohar Iparraldearen irudia hobeki babestu eta kudeatu nahi duen desmartxa honek garapen ekonomiko arduratsu baten pizgarri izan behar luke, lurraldearen aberastasunetan oinarrituz, batez ere bere kulturan eta hizkuntzan.

Baionako eta Euskal Herriko merkatal ganbarari dagokio marka honen prestaketa eta zabaltzea. 2013. urte hastapeneko aurreikusia da.

Ondoko egunetan komunikazio agentzia desberdinei dei eginen die markaren nortasun grafikoa eta soinuduna obra dezaten besteak beste. Emana izanen zaien kargu txostenean zehaztua den bezala, Ipar Euskal Herriko sorkuntza artistikoan bermatu beharko dute beren proposamenen lantzeko (kolaborazio zuzenak izan daitezke ere artistekin).

Egitasmoaren obralariaren izenean Euskal kultur erakundeak identifikatu behar ditu arte bisualen eta soinudunen arloetan, agentzien lana hazi lezazketen Iparraldeko artista profesionalen lanak.

Zerrenda hortan agertu nahi duen artistak ondoko formularioa bete behar du 2012ko azaroaren 12a aitzin, zehaztuz bereziki bere lana ilustratzen duen sareko aurkezpen baten lotura (webgunea, bloga, argazki edo bideo bilduma...).

Datu horiek plataforma pribatu batean jarriko dira agentzien esku, ohar daitezen hemengo sorkuntza artistikoaren aniztasunaz. Ez da haatik, segurtatzen norberaren ekarpena baliatua izango dela. Hori komunikazio agentzien esku da osoki. Era berean haiei dagokie artistekin harremanetan jartzea hautatutako obren erabileraren baldintzak negoziatzeko.

Ekai artistikoen plataforman parte hartzeko formularioa

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)