Euskal Herriko programatzaileen topaketak lehen aldiz iparraldean
Euskal kultur erakundeak, Sareak eta Les Translatines festibalak gomitaturik, ipar eta hego aldeko kultur arduradunak lehen aldikotz Iparraldean bilduko dira, urriaren 18an, Baionako Euskal Museoan.
Elkarretaratze horrek diren tresnak eta heldu diren egitasmoen aurkezteko parada eskainiko digu. Topaketa horren bukaeran, Les Chimères taldeak Biarritzen duen Les Découvertes aretoan, parte hartzaileek Atejoka konpainiaren Biolin magikoa azken sorkuntza ikusteko parada ukanen dute. Atejoka konpainia, Euskal kultur erakundeak eta Baionako Eszena Nazionalak bultzatu Hogei'ta programaren Ikusgarrigintza alorreko deialdiaren sariduna izan da haur antzerki proiektu horrekin.
Xehetasunak :
- Euskal kultur erakundea - Frank Suarez : 05.59.93.25.25.
- Les Translatines festibala - Egitaraua (pdf)
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)