Euskal dantzaren inguruko eguna Donibane Garazin

2012/10/04

Maurice Ravel kontserbatorioaren, Pirinio Atlantikoetako DSDEN zuzendaritzaren, Iparraldeko Dantzarien Biltzarraren eta Bordeleko Akademiako Errektoragoaren partaidetzarekin, Departamenduko CDDP zentroak eta Euskal kultur erakundeak formakuntza egun bat antolatzen dute 2012ko urriaren 24an. Gaia : "Euskal dantzen eguna - Dantza, sartze bat arteen historian".

Euskal dantzaren inguruko eguna Donibane Garazin

Egun hori bakarrik erakasleei zuzendua da (ama-eskola, lehen maila, kolegio eta lizeotakoei). Helburua da, euskal dantza eremu artistiko bat bezala hartzea, eskolako ikasgai desberdinen bidegurutzean. Nola euskal dantza landu kirol denboran, baina ere nola txertatu beste ikasgaietan : dantza nola aipatzen da historia/geografian ? Arte plastikoetan ? Matematiketan ? Soziologian?...

Arteen Historiaren bidez sarraraziz, xedea da :

  • Alor desberdinetako erakasleei, euskal dantzaren inguruko gogoeta elementu historiko eta soziologikoak ematea.
  • Erakasleei, euskal dantza eskolan, kolegioan eta lizeoan erakusteko gako didaktiko eta pedagogiko batzuen eskaintzea.
  • Dantza praktikatzea, ikasleen beharrak hobeki ulertzeko (argiki mintzatu, hiztegi zehatza erabili, praktikari buruzko ikuspegi analitikoa, gorputzaren perzepzioa...).

Egitarauan, aurkezpen teorikoa eta tailer praktikoak izanen dira.

Mintzaldietan aipatu gaien artean : Dantzaren historia eta gizartearen isladaElisabeth LECUSSANT, Maurice Ravel kontserbatorioko dantza arduradunaren eta Jon IRURETAGOIENA, IDBko dantza erakaslearen eskutik edota Zer esperientzia pedagogiko dantzaren inguruan ?, Cathy BERTERREIX, Baionako Cassin lizeoko dantza erakaslearekin.

Bestalde, hiru tailer antolatuak dira :

  • Jantziak eta euskal dantzak (Ohiko jantzia testuinguruan kokatu eta ber-interpretatu errekuperaturiko materialarekin),
  • Euskal musikak eta dantzak (mugimendutik euskal dantzara),
  • Desafio dantzak : makilaren erabilpena (makil dantza bat sortu).

Parte hartzaileek beren esperientziak truka ditzaten denbora pentsatua da ere. Kasu : tailer bakoitarentzat 25 toki direnez, izenak lehenbaitlehen ematea komeni da.

Xehetasunak :

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)