Durangoko azoka 2012
47. Durangoko euskal liburu eta disko azoka abenduaren 6tik 9ra iraganen da. 420 izenburu berri aurkeztuko dira. Euskal kultur erakundearen laguntzaz, Ipar Euskal Herriko argitaletxeak ere han izanen dira eta hainbat animazio antolatuak izanen dira.
Bosgarren aldikotz, Euskal kultur erakundeak Ipar Euskal Herriko argitaletxeak lagunduko ditu beren berritasunak azokan hobeki agerian emanak izan daitezen. Gerediaga elkarte antolatzailearekin eraman elkarlanaren karietara, eremu berezia antolatua da, ipar Euskal Herriko argitaletxe eta disketxeak toki berean izan daitezen.
Iparraldeko bost argitaletxe atxemanen dira bertan bildurik: Agorila, Ikas, Gatuzain, Maiatz, eta ZTK elkartea (Oharra: Elkar-eko Iparraldeko adarra Elkar argitaletxearen mahai ofizialean ordezkatua da). Horrez gain, Seaska Ipar Euskal Herriko ikastolen federazioak bere egutegiak salduko ditu ere bertan ukanen duen erakusmahaian.
Aipatzekoa da ere, Euskal kultur erakundeak ipar Euskal Herriko idazleen liburu berrien aurkezpenak antolatuko dituela azokan zehar. Horrela, besteak beste, Eric Dicharry, Xabier Soubelet, Amaia Hennebutte, Emilio Lopez Adan "Beltza" edota Peio Jorajuria Durangon izanen dira beren obra berrien aurkezteko.
Zuzeneko emanaldi bat antolatua da ere Etchart Ahizpekin. 2012ko abenduaren 8an, larunbat eguerdiko 13:00etan arituko dira Plateruenea Kafe Antzokian.
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)