Donostiako Orfeoiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak XII SARIA antolatzen dute

2012/09/28

Donostiako Orfeoiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak martxan jarri dute XII SARIA. Sari honen helburua musika sustatzea da. Ikerketa lanak aurkezteko edo omendu nahi diren pertsona famatuen curriculum-ak aurkezteko epea urriaren 31n bukatzen da.

Donostiako Orfeoiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak XII SARIA antolatzen dute
Argazkia : Xabi Berruet

Donostiako Orfeoiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak, elkarrekin ados jarririk, sari hau 2001ean abiatu zuten musika sustatzeko asmoz. Horretarako, musika-sorkuntzaren alorrean nabarmendu diren pertsona edo erakunde ezagun baten lana eta ibilbidea jendaurrean aitortu behar da.

Deialdian nahi duten pertsonek parte har dezakete. Aurtengo deialdian, ikerkuntza-lanak eta/edo aitortu beharreko pertsona ospetsuen curriculuma aurkezteko epea 2012ko urriaren 31an amaituko da.

Xehetasunak :

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)