Ainarak dantza ikusgarri berria Luhuson

2012/12/10

2012ko abenduaren 15 eta 16an, Zarena Zarelako dantza taldeak Ainarak ikusgarri berria aurkeztuko du Luhusoko Harri Xuri gelan. Pascale Lascano-ren zuzendaritzapean, dantza tradizionaletik datozen 20 bat dantzari arituko dira taula gainean.

Ainarak dantza ikusgarri berria Luhuson

Urraska eta Goazen ikusgarrien ondotik, Zarena Zarelako taldeak Ainarak ikusgarri berria aurkezten digu. Dantza tradizionalean oinarritu ikusgarria honen gaia hau da : "Nafarroatik eta Aragoietik etortzen ziren neska gazteak Mauleko espartin enpresetan lan egiteko". Garaia 1910 eta 1914an kokatzen da.

Euskal kultur erakundeak eta Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak proiektua sustengatzen dute.

Xehetasunak :

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)