"Monzon Pastorala" Larrainen

2011/07/29

Abuztuaren 7 eta 13an, Larraindarrek, Jean Bordaxar-ek idatzi "Monzon Pastorala" emanen dute Larrainen berean. Bestalde, Telesforo de Monzon-en bizia kontatzen duen pastoral honen hirugarren emanaldi bat antolatuko da irailaren 17an, protagonistaren sorterrian, Bergaran.

"Monzon Pastorala" Larrainen

Roger Idiart-en Xalbador pastorala antolatu zutenetik hogei urte joan direlarik, Larraineko biztanleak jo eta su lanean ari dira Jean Bordaxar-ek idatzi "Monzon Pastorala" zuzenean eskaintzeko.

Agerraldiak abuztuaren 7 eta 13an iraganen dira Larrainen eta irailaren 17an Bergaran. Pastoralak, orain dela 30 urte zendu Telesforo de Monzon abokatuaren eta abertzale ezagunaren bizia kontatzen du, bai eta bere borroka ezberdinak oroitarazten ere (Euskal Herri batu eta euskalduna, errefuxiatu politikoen eskubideak...).

Denetan, 97 aktorek parte hartzen dute aurtengo pastoralan, horietan 17 dantzarik eta 14 musikarik. Horiei, emanaldi egunetan lanean arituko diren ehun bat bolondres gehitu behar zaizkie.

Xehetasunak :

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)