Olentzero, eguzkiaren itzuleraren iragarlea
Beñat Amorenak Olentzeroren inguruan asmatu eta zuzendu "Olentzero, badator" karrikako eta gaueko ikusgarri ibiltaria, lehen aldiz aurkeztua izanen da 2009ko abenduaren 20an, igande arratsaldeko 18:00etan, Baionako karriketan.

Olentzeroren mitoaren irakurketa berri bat
Euskal kultur erakundeak gomitaturik eta Baionako Herriko Etxearen, Turismo Bulegoaren eta Merkatal Ganbararen sustenguarekin, Beñat Amorena musikaria urte batez aritu da Olentzeroren inguruko karrika ikusgarri garaikide berezi bat sortzen.

Beñat Amorena, egitasmoaren sortzailea (ikus bere elkarrizketa)
Ikusgarri honen izpiritua Claude Labat ikerlariak Olentzeroren mitoaren inguruan egin gogoetan oinarritzen da ; Olentzero, eguzkiaren brasa berpizten duen ikazkina litzateke.
Beñat Amorenaren sorkuntzan, Olentzerok eta bere jarraigoak eguzkia herritarei itzultzen diete, hauek uste zutelarik betirako ilunpean eta ilunpeko deabruen artean bizi beharko zutela.
Jarraigo zalapartatsua

"Olentzero, badator" (Marie-Ange Amorena-ren ilustrazioa)
"Olentzero, badator" ikusgarriak berrogeita hamar bat parte hartzaile aurkezten ditu, hirian zehar ibiliko direnak Burrunka taldeko 15 perkusio-joleen eta 9 gaita-joleen soinuarekin. Taula zuzendaritza lanak aldiz, batzutan gerlaren munduarekin zerikusia du, bestetan mistikoa da eta anitzetan umorez josia. Bestalde, musika guziak sorkuntzak dira, argiztatze lan berezia egina izan da eta Mizel Théret koreografoaren inguruan, sei dantzari garaikide profesional ari dira.
Jarraigoak ibilaldi zehatza eginen du hirian zehar abenduaren 20an (21era gibelatua izanen da euria baldin bada) geldialdi desberdinekin :
- 18:00etan - abiatzea Espainiako Atetik
- 18:10 - Bost-Kantoinen plaza
- 18:30 Orbe karrikaren hastapena ("Nouvelles Galeries")
- 19:00 - San Andres - Elkar Megadenda
- 19:30 - Ikusgarria Port-Neuf karrikan bukatuko da Eguzki erreginari egin omenaldi-dantza batekin.
Xehetasunak
- www.eke.org / www.eitb.com partaidetzaren karietara egin Beñat Amorenaren elkarrizketa zatiak irakur
- Xehetasun gehiago Olentzeroz
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)