Pier-Paul Berzaitz eta Carlos Gimenez Abbadian
"Kaperan akapeka" saileko hirugarren kontzertua irailaren 5ean iraganen da Hendaia Abbadiako jauregian, 18:00etan. Bi artista handirekin: Pier-Paul Berzaitz Muskildiko seme famatua eta Carlos Gimenez Euskal Herriko piano joile onenetakoa.
![Pier-Paul Berzaitz eta Carlos Gimenez Abbadian Pier-Paul Berzaitz eta Carlos Gimenez Abbadian](https://www.eke.eus/eu/albisteak/2009/1251374338/@@images/3307eb88-dab5-425e-b008-b2c218442903.jpeg)
Pierpol Berzaitz, duelako berrogei urte hauetan ezagutua dena, ez da bakarrik kantaria, hitzak eta musikak berak egiten ditu. Badu dohain! Kantagintza tradizionalean oinarrituz, musikaren ikuspegi berria eskaintzen digu.
Bestalde, 5 pastoral eta 5 komedia musikal idatzi ditu eta azkenik "Orreaga" ikusgarria, iaz Baionako zuzen plazan emana.
Abbadian, bere kantuekin batera, beste poeta batzuen hitzak ere kantatuko ditu, hala nola : Topet-Etxahun, Manex Erdozaintzi-Etxart, Michel Labéguerie eta Xabier Lete.
Pier-Paul Berzaitzekin batera Carlos Gimenez Euskal Herriko piano joile onenetakoaren entzuteko parada izanen da ere.
Antolatzaileak : Euskal Kultur Erakundea, Hendaiako Herria eta Antoine d'Abbadie Fundazioa.
Kontzertua 18:00etan hasiko da Abbadia Jauregiko kaperan.
Sartzea: 8 euro.
Lekuak atxikitzeko 05 59 20 04 51.
Oraidanik oroit "Kaperan akapela"-ren ondoko hitzordua 2009ko urriaren 10ean iraganen dela, "Iratzeder" olerkari zenari eskaini omenaldi berezi batekin.
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)