Pastorala bat 1609ko trajediaren ulertzeko

2009/07/18

2009ko uztailaren 26an eta agorrilaren 2an, Zuberoko Basaburuko Aloze-Ziboze-Onizeko biztanleek, Lapurdiko sorginkeri auzien izigarrikeria oroitarazten duen pastorala eskainiko dute. Titika Rekalt izan da pastoralaren idazlea eta 95 pertsona inguru igoko dira taula gainera.

Pastorala bat 1609ko trajediaren ulertzeko

Lapurdiko sorgin ihizia

Aurtengo Zuberoko pastoralaren gaia, orain 400 urte gertatu Lapurdiko sorginkeri auziak dira.

Dominika ("Titika") Rekalt-ek idatzi "Belagileen trajeria" pastorala, Euskal Herriko historiaren garai ilun batean oinarritzen da.

2009ko pastoralaren afitxa

XVII. mende hasieran, Henri IV Frantziako eta Nafarroako erregeak De Lancre jauna igorri zuen ustezko sorginek sortu nahasmenari amaiera emateko. Ondorioz, auzi anitz izan ziren, bereziki Lapurdin eta emazte andana bat errerik izan ziren, oldartze bat etorri arte, zuzengabekeri horri bukaera emateko.

Zuberoko pastorala eta bere aktoreak

Denetan, Aloze-Ziboze-Onize hiru auzoetako 95 biztanle inguru igoko dira oholtza gainera. Urte hasieratik honera, errepikak egiten dituzte Titika Rekalt pastoralaren idazlearen anaia den Jean-Pierre Rekalt errejentaren zuzendaritzapean.

Paper nagusia, "Amaren Alabak" taldeko kantaria den Ihitz Iriart-ek antzeztuko du. Kantuak aldiz, Niko Etxart eta Mixel Etxekopar Zuberotar musikari ospetsuekin landuak izan dira.

Pastorala Alozeko pentze batean emanen da.

Bi emanaldien (uztailaren 26a eta agorrilaren 2a) egitaraua

  • 10:30 Meza aktoreekin
  • 11:30 Desfilea
  • 12:30 Bazkaria pastorala gunean
  • 15:30 "Belagileen trajeria"-ren emanaldia
  • 20:30 Dantza afaria denei irekia

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)