Ipar Euskal Herriko argitaletxeak Parisen
Lehen aldikotz, Ipar Euskal Herriko argitaletxeak Pariseko Liburu Azokan izanen dira 2009ko martxoaren 13tik 15era. Iparraldeko liburu ekoizpenaren aberastasuna ezagutarazteko parada ezin hobea, Hatsa, Maiatz, Gatuzain eta Elkar argitaletxeek apailatu erakusmahaiei esker.
Euskararen Erakunde Publikoa, Euskal kultur erakundea eta Eskualdeko Kontseilua/ARPEL Aquitaine elgarretaratu dira aurten lehen aldikoz Ipar Euskal Herriko argitaletxeek parada ezin hobea ukan dezaten Pariseko Liburu Azokan parte hartzeko, martxoaren 13, 14 eta 15ean.
Karia hortarat, espazio bat eskainia izanen zaie Azoka gunean (Versailles-eko atea), eta euskal literatura ekitaldi zenbait antolatuak izanen dira ere.
Parte hartuko duten argitaletxeak hauek dira :Hatsa, Maiatz, Gatuzain, Elkar.
Egitaraua :
- Martxoaren 14a, larunbata, 11:00etan : Marie-José Basurco-ren izenpetze saioa (Gatuzain)
- Martxoaren 14a, larunbata, 17:00etan : "Euskal Herria egin duten 40 tokiak" (Elkar) liburuaren aurkezpena ARPEL-en mahainean
- Martxoaren 14a, larunbata, 19:30etan : Itxaro Borda-ren poesia irakurketa saioa "Comptoir des Arts" aretoan
- Martxoaren 15a, igandea, 11:00etan : Itxaro Borda-ren izenpetze saioa (Maiatz)
Xehetasunak :
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)