Urraska ikusgarria

2009/01/14

2009ko urtarrilaren 17 eta 18an, Zarena Zarelako elkarteak Urraska ikusgarria aurkeztuko du Baionako Antzokian. 1910-1960 urteetako euskal familia baten bizia aipatzen duen dantza ikusgarria.

Urraska ikusgarria

Urraska deitu Zarena Zarelako elkartearen dantza ikusgarri berria bost zatitan banatzen da. Euskal familia baten bizia kontatzen du, 1910 eta 1960 urteen artean. Agerraldi bakoitzak familiako pertsonai bat erakusten du, kontestu historiko berezi batean eta biziko gai nagusiak aipatzen ditu. Zati dantzatuak aldiz euskal dantza tradizionalean oinarritzen dira baina munduko folkloreen eragina badute ere. Musikak aldiz, sorkuntzak eta ohiko zati berlanduak baditu. 10 musikari arituko dira zuzenean jotzen. Dantzariak garai hartako jantziek eramanen dituzte soinean.

Ikusgarria 2009ko urtarrilaren 17an (20:30etan) eta 18an (17:00etan) iraganen da Baionako Antzokian.

Xehetasunak :

  • Zarena Zarelako : 06.26.89.10.77.
  • Elkar Megadenda : 05.59.59.35.14.

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)