Mikel Laboa zendu da
Mikel Laboa 2008ko abenduaren 1ean zendu da Donostian, 74 urtetan. Ez Dok Amairuren sortzaileetarik bat, euskal kantagintza berriaren sustatzailea eta belaunaldiz belaunaldi iraun duen kantari eta musikaria izan da.

Mikel Laboa euskal kantagintza berriaren musikari eta kantari handienetakoa izan da, Ez Dok Amairuren sortzaile eta kide ezagunetarik bat. Bere arrakastak belaunaldiz belaunaldi iraun du eta bere garaikideena ez ezik, gazteen miresmena lortu du behin baino gehiagotan. Joxean Artzeren hitzen gainean ondu zuen Txoria txori, adibidez, euskal kantarik ezagunetarik bat bihurtu da. Artzerenak bezala, hainbat euskal poetaren hitzak musikan ezarri zituen.
Xehetasunak :
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)