"Bihar Jaio nintzen" dantza sorkuntza

2008/09/18

Mugaz gaindiko "Dantza hirian 2008" festibalaren karietara Asier Zabaletak koreografoak "Bihar Jaio Nintzen" dantza sorkuntza aurkeztuko du Baionan irailaren 28an. Euskal kultur erakundeak laguntzen duen sorkuntza hori Donostian eta Irunen ikusgai izanen da ere bai.

"Bihar Jaio nintzen" dantza sorkuntza

Dantza Hirian jaialdiak karrikak eta plazak erabiltzen ditu pasieran dabilenari dantza garaikideko hainbat talderen azken lanak erakusteko. Mugitzen ari den jaialdia da hau eta Donostiatik Baionarainoko Eurohirian zehar ibilaldi bat egitera gonbidatzen gaitu.

Ertzaren zuzendaria eta koreografoa den Asier Zabaletak 2008ko uztailean Baionan egin duen egonaldian, hiriko espazioetan dantzatzeko pieza motz bat sortuko du, "Bihar jaio nintzen" izenekoa. 2008ko Dantza Hirian jaialdian estreinatuko da.

"Bihar jaio nintzen" lanean, bat egiten duten bi begirada ageri dira. Batek iraganetik etorkizunera begiratzen du, eta besteak alderantziz. Iraganaren eta orainaren arteko zubia da. Asier Zabaletak askatu egin nahi du sarritan hermetismoari lotuta egoten den tradizioa, eta modernitateak duen esklusibitate kutsua, bien arteko ulertzea bultzatzeko. Konplexurik gabeko proiektuari ekiten saiatu da, "zer esango dutenaren" beldurrik gabe.

Fusio-proiektua da. Euskal dantza tradizionala eta kaleko dantza modernoa dantza garaikidearen bidez uztartzen dituen proiektua. Hiripaisaietan dantzatzeko proiektua izango da, tarteko ikusle bilakatuko diren oinezkoekin gertutasuna bilatuko duena.

  • "Bihar Jaio Nintzen" sorkuntzaren aurkezpena Baionan: 2008ko irailaren 27an, larunbatez, 18 :00etan, Lacarre Plazan

Euskal Kultur Erakundeak "Bihar Jaio Nintzen" sorkuntza eta hedapena laguntzen ditu.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)