Mugaz gaineko kultura harremanak

2006/09/10

2003an Eusko Jaurlaritzarekin izenpetu Hitzarmenaren ildotik, Euskal kultur erakundeak hego Euskal Herriarekilako kultura trukaketak jarraitzen ditu. Hala nola, hilabete honetan, hainbat kultura ekitaldi antolatuak dira Getxon eta Andoainen.

Mugaz gaineko kultura harremanak

Kultura trukaketa politika bat

Azken urteotan, Euskal kultur erakundea mugaz gaineko jarduerak garatzen ari da harreman ofizialak eta iraunkorrak sortuz lurralde ala herri ezberdinetako kultura zerbitzuekin.

Adibide bezala, badu bost urte kulturaldi bat antolatzen duela Donostiako Koldo Mitxelena kultura zentroan, martxoan. Kultura trukaketa politika hori 2003an Eusko jaurlaritzarekin izenpetu Hitzarmenari esker gauzatzen da.

Urri honetan, bi hitzordu finkatuak dira, Getxon eta Andoainen.

EGITARAUA

  • GETXO

Urriaren 3tik 8ra

Urriaren 3an - Haize Errota kolegioan : euskal ipuinak Xan Errotabeherekin (3aldiz).

Urriaren 4an - San Nikolas kolegioan : euskal ipuinak Xan Errotabeherekin (3 aldiz). - The Piper's ostatuan : Kontzertua Maialen Errotabehere (kantuz), Philipe Albor eta David Usabiaga-rekin.

Urriaren 5ean - Itxasgain gelan : Mintzaldia euskal literaturaz Lucien Etxezaharretarekin. Testu irakurketa Miren Aramburu eta Pantxika Maitiarekin.

Urriaren 6an - Xiberoko kantuak Dominika Etxart, Niko Etxart eta Robert Larrandaburu-rekin.

Urriaren 7an - Algortako plazan : Burrunka taldearen kontzertuak (gaita eta perkusioak), 12:00etan eta 18:00etan.

Urriaren 8an - Herriko Antzokian : "Batekmila" ikusgarria (Théâtre du Rivage konpainia, Beñat Achiary kantaria eta Gaël Domenger dantzaria).

  • ANDOAIN

Urriaren 18tik 25era

Bastero kultura zentroan

Urriaren 18an - Mintzaldi-eztabaida "Kultura praktikak eta nortasun kolektiboak" gaiaren inguruan, Erramun Bachoc, Terexa Lekumberri eta Jakes Larre-rekin.

Urriaren 20an - Rock kontzertua Izate (Donibane-Lohizune) eta Kauta (Andoain) taldeekin.

Urriaren 21ean - "Dantza piko" "Patxi eta Konpainia" taldearekin. Kantu-afaria Anje Duhalde-rekin.

Urriaren 25ean - Euskal literaturari buruzko mintzaldia Lucien Etxezaharretarekin. Testu irakurketa Miren Aramburu eta Pantxika Maitia-rekin.

Urriaren 28an - Andoaingo biztanleak ipar Euskal Herrian (bisitak Baionan eta Otsozelaiko harpeetan).

Azaroaren 2an - Web 2.0 internetaren bigarren iraultza - Mahaingurua - Joxe Aranzabal, Iban Arantzabal, Maite Goñi, Jakes Larre.

Xehetasun gehiago :

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)