La Fontainen alegiak euskaraz kantatuak
Euskal kultur erakundeak eta Agorila disketxeak "Alegiak" diskoa argitaratu dute. Lan berri honetan, Haurrock taldeak Jean de la Fontaine idazlearen alegiak euskaraz kantatzen ditu. Ekintza hori Euskal kultur erakundearen "Bat Biga Hiru" programan sartzen da.
Bat Biga Hiru programaren bururatzea
Haurrock taldeak ahotsa jartzen dio disko eder honi eta pedagogia egitasmoari. Lan honek Euskal kultur erakundearen "Bat Biga Hiru" lanaren bukaera adierazten du. Proiektu horretarako, ikasleek hitz baten, erran-zahar batzuen eta alegia batzuen inguruan lan egin dute. Disko honen osatzeko, Arantxa Hirigoien arduratu da hitzen idazteaz eta Philippe Albor musiken egiteaz. Moldaketak berriz, David Usabiaga gitarra-joile trebeak eginak ditu.
Haurrak eta artista gomitatuak
Jean-Baptiste Archu, Arantxa Hirigoien, Daniel Landart, *Léon-Léon, Oxobi eta Zaldubi*k Jean de la Fontaine-ren 16 alegia euskaratu dituzte guzien atseginerako.
Parte hartu duten artisten artean, Maialen Errotabehere, Pantxoa Etchegoin, Maddi Oihenart, Kattalin Indaburu, Maialen Negeloua, Joseph Laffite, Arantxa Hirigoien, Philippe Albor, Pil-Pil eta Trikidero taldeak aipatzekoak dira.
Xehetasun gehiago
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)