Herri Urrats 2006

2006/05/06

Herri Urrats ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko elgarretaratze handia heldu den maiatzaren 14an iraganen da Senperen. Usaian bezala, dantza, musika eta bertze gauza anitz izanen dira egitarauan.

Herri Urrats 2006

Aldarrikapen besta bat

Herri Urratsera etortzea aldarrikapen besta batean parte hartzea da. Duintasun osoz bizi nahi duen eta erakatsia izan nahi duen mila urteetako hizkuntza bati sostengua erakusteko bide bat.

Aurten hogeita bigarren aldia izanen da milaka pertsona Senpereko aintziraren inguruan bilduko direla beren euskararen aldeko atxikimenduaren erakusteko.

Eta urtez-urte, besta hori ezinbesteko hitzordua bilakatu da.

Egitarau aberatsa

Besta hori aberatsa da jende mota anitz biltzen baitu : euskaldunak, erdaldunak, baina ere Europako eta munduko jende frango ere. Denak elkartzen dira baso baten edo kantu baten inguruan.

Denetarik izanen da egitarauan : rocka (soinu gogorra BKBO-rekin edo melodia goxoagoak Ken 7-rekin), maskarada bat, bertsuak... Hemengo eta kanpoko artistak, hala nola, Korsikako Cantu U Populu Corsu taldea.

Xehetasunak :

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)