130 egitasmo lagunduko ditugu 2025ko kultura egitasmoaren baitan

2025/02/09

Euskal kultur erakundeko Administrazio Kontseiluak Johañe Etchebest zuzendariak aurkeztu 2025ko kultura egitasmoa bozkatu zuen joan den otsailaren 8an. Gure 2023-2026 bide-orriak finkatu ildotik doa, transmisioaren gaia gure lehentasunen artean nabarmenduz. Bestalde, aurten, EKEren elkartekideek eraman 130 proiektu sostengatuak izanen dira ondare, transmizio, sorkuntza edo hedapen alorretan.

130 egitasmo lagunduko ditugu 2025ko kultura egitasmoaren baitan
©Lorentxa Saragueta

2023an, EKE-ko elkartekideen kopuruak 200eko langa sinbolikoa gainditu zuen (220 elkarte kide dira gaur egun), euskal kulturaren dinamikaren eta aniztasunaren adierazle.
2025eko egitasmoa, oldar baikor honetan bermatuz idatzi dugu, 2023-2026ko bide-orriaren hiru ardatz nagusiak aitzina eramanez.

Oharra: Egitasmo baten/batzuen eramateko partaidetza eskaera helarazi diguten elkartekideek gure deliberoa zehazten duen erantzun bat eskuratuko dute emailez ondoko egunetan.

Bildu eta ikertu 1. ardatzaren barnean, gure Eleketa ahozko memoriaren funtsean bermatuko diren ikerketa programak bultzatuko eta egituratuko ditugu.

Transmititu eta komunikatu 2. ardatza kari, euskal kulturaren transmisioari buruzko hausnarketa kolektibo bat abiatu da, lotura eginez gure hizkuntzarekin, euskararekin, Euskal kultur erakundeak transmisioan erreferente izateko xedea baitu, koordinatzaile gisa, berritzaile baita ere baliabide iturri bezala.

Azkenik, Lagundu eta egituratu 3. ardatzaren baitan, euskal elkarte munduaren egituraketa, sustapena eta hedapena bultzatuko ditugu, erakundeekin eraman lankidetza eta osagarritasuna azkartuz.

Xabaltx - Durangoko Azoka 2024 © Lorentxa Saragueta
Xabaltx - Durangoko Azoka 2024 © Lorentxa Saragueta

Gehiago jakin

 

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)