Jon Arretxe, ondoko "Irakurleen hitzordua"-ren gomita
Euskarazko irakurketa sustatzeko asmoz, Euskal kultur erakundeak Jon Arretxe idazlea gomitatzen du "Irakurleen hitzordua"-ren karietara. Hitzordua martxoaren 30ean finkatua da, arratseko 8etan, Hazparneko Elgar zentroan.

Jon Arretxe bizkaitar idazlea izanen da beraz sail honen ondoko gomitatua, Aurelia Arkotxa edo Ramuntxo Etxeberriren ondotik, besteak beste. Alabaina, Euskal kultur erakundeak euskarazko idazleen ezagutzeko parada eskaintzen du edozein irakurleri, trebea izan ala ez.
Jon Arretxe (Basauri, 1963) euskal filologian doktorea da, heziketa fisikoan lizentziaduna, hizlaria, idazlea eta abenturazale nekaezina.
Obra zabal eta mamitsua osatu du denbora laburrez:
- gazteendako hiru liburu : Hakuna Matata, Harresi Handirantz eta Lurraren taupadak ;
- bere bidaietan oinarritutako bi eleberri : Urrezko triangelua eta Oroituz ;
- gazteen bizimoduan oinarritutako ipuin-liburuen trilogia arrakastatsua : Ostegunak, Ostiralak eta Larunbatak ;
- Manila konexioa eta Kleopatra detektibe-ixtorio umoretsuak,
- baita munduan barna bizi izandako pasadizo eta ikuskari hunkigarrienetakoak biltzen dituen Zazpi kolore kontakizun-bilduma ere ;
- bere bidaien kronika dira, azkenik, Tubabu, Tuparen seme-alabak, Ekialdeko mamuak eta Griot.
Idazlea ezagutzen ez dutenei, Jon Arretxek berak gomendatzen du "Zazpi kolore" liburua irakurtzea, Hazparnera etorriko delarik "Mundua 7 koloretan" berak egindako ikusentzunezkoarekin has bailezake saioa.
Gaualdia iraganen da martxoaren 30ean, ostegunez, 20:00etan, Hazparneko mediatekari datxikola dagoen Elgar zentroko B gelan, lehen solairuan. Arratsaldean, idazleak Ziburuko Larzabal kolegioko ikasleei eginen die bisita.
Xehetasunak :
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)