Euskal diaspora sarean
Eusko Ikaskuntzaren eta EuskoMedia bere fundazioaren ekimenez, munduan zehar barreiatuak diren euskaldunek kudeatu webgune berria sarean da. EuskoSare du izena.

Atariaren lehen orrialdean zera irakur daiteke : "EuskoSare sare irekia, hierarkiarik gabea, deszentralizatua eta anitza da; euskaldun guztiena da eta euskaldun guztien zerbitzura dago". Hori da bai, jendeen parte hartzea eskatzen duen webgune honen xedea. Artikuluak Euskal Herrian, baina ere Estatu Batuetan eta Argentinan idatziak dira. Webgune hau mundu guziko euskaldunen arteko komunikazio tresna bat da, bai eta egitasmo berrien abiatzeko tresna bat ere.
Administratzaile ezberdinek ataria etengabe garatzen dute aktualitatearen arabera.
Ataria 9 sailetan banatzen da. Horien artean :
- "Euskal Herria" : Euskal Herriko albisteak
- "Euskal mundua" : diasporako euskaldunen berri
- "Komunitateak" : EuskoSarean diren komunitateen aurkezpena (ikertzaileak, irratiak, liburutegiak...)
- "Sustraien bila" : beren sustraiak bilatzen dituztenentzat, Ameriketan bereziki
- "Euskara" : euskararen historia eta gaurregungo egoera
- "Kultura" : kultura aktualitatea.
Helbidea : http://www.euskosare.org/
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)