Bilboko LORALDIA festibalaren 10. edizioko partaide da Euskal kultur erakundea
Euskal kulturaren erakusleihoa den Loraldia festibala 2024ko martxoaren 1etik 23ra iraganen da Bilbon. Euskal kultur erakundearen eta festibala antolatzen duen Loraldia kultur elkartearen artean garatua izan den partaidetzari esker, ipar Euskal Herriko artistek toki nabarmena ukanen dute hamargarren edizio honetako programazioan.
Mugaz gaineko kultura lankidetzaren segitzea eta azkartzea Euskal kultur erakundearen lehentasunetarik bat da.
Gauzak horrela, Iparraldeko kultura eskaintza sustatzeko eta artisten mugikortasuna laguntzeko asmoarekin EKEk Loraldia festibala antolatzen duen kultur elkartearekin harremanak ehundu zituen 2019an.
2014ean sortua, Loraldia festibala euskal kulturari dedikatua da. Sorkuntzari toki nabarmena ematen dio, diziplina artistiko guziak uztartuz.
Aurten lau ekitaldi programatuak izanen dira:
- Martxoaren 11a . 19:30 - Euskara Bihar (II) - Jon Sarasua, Xan Aire - Bira aretoa (EZEZTATUA)
- Martxoaren 16a . 19:30 - Erresiñula kantari - Jean-Mixel Bedaxagar, Juan-Mari Beltran, Errege Belda - Itsas Museum
- Martxoaren 17a . 19:00 - Bizkarsoro pelikula - Bizkaia aretoa
- Martxoaren 19a . 19:30 - Mitologia txikiak - Bilaka - Alondegia-Azkuna zentroa
Xehetasunak
- Egitarau osoa (agenda)
- Harremana: Loraldia kultur elkartea - elkartea@loraldia.eus
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)