Zine gaualdia
Egitaraua
Proiekzioa eta solasaldia Maddi Barber zinegilearekin
- 592 metroz goiti, 2018, 24’ - Jatorrizko bertsioan, frantsesezko azpitituluekin
Zer-nolako bizi aukerak geratzen dira lurralde batek erabateko aldaketa jasaten duenean? 1990eko hamarkadan, Nafarroako Pirinioetako maldetan Itoizko urtegia eraikitzeko zazpi herri eta hiru erreserba natural urperatu zituzten. Egun, 592 metroen kotan, lur biluziak bailarako paisaian marra banatzaile bat marrazten du: kota horren azpitik ura dago, eta gainetik, bizitzak aurrera dirau.
- Paraiso, 2021, 22’ - Jatorrizko bertsioan, frantsesezko azpitituluekin - Maddi Barber eta Marina Lameiro
Bi gizonek pinuen altuera neurtzen dute. Emakume batek zuhaitzek erraten dutena entzuten du. Herriko haurrek oihal-etxolak jartzen dituzte. Punduekin osatu hodei numeriko batek basoa agerrazten du. Pinuek galdetzeko erran zuten. Leku honi « Paradisua » erraten zioten. Laster makinak arribatuko dira.
Xehetasunak
Kirikoketa idazketa tailerra kari
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)