Zeozertan dabil, bainan ez dakit zertan

Metrokoadroka kolektiboaren antzezlana
Sinopsia
Etxe bat, edozein etxe. Egongela bat, edozein egongela. Hiru lagun, elkarri galdezka: "Gu familia bat gara?". Antzezlana hasi eta ikusleak ez du argi izango zein den hiru pertsonaien arteko harremana, baina bere ekintzen harira joango da deskubritzen hiruko honek ezkutatzen duena. Hari horretan, familiari loturiko galderek, kontraesanek eta umorezko zirtoek zeharkatuko dute antzezlana. Familiaren ideiatik tiraka sitcoma eta poesia bisualaren arteko antzezlana osatu du Metrokoadroka kolektiboak.
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)