Xake Produkzioak "Mami Lebrun"
MAMI LEBRUN - Xake Produkzioak
Egoitz eta Miren amona Kontxa hil berriaren omenaldia prestatzen ari dira. Amonaren etxeko ganbaran aurkitutako eguneroko batzuetan oinarrituko dira Kontxak gaztetan Parisen bizitako istorio bat kontatzeko. Horixe izango da omenaldiaren ardatza. Hala ere, Mireni kontatu ez dion sekretu bat dauka Egoitzek… Obraren zati bat II. Mundu Gerrako Pariseko klub batean kokatuta egonda, garaiko kantuak entzun ahal izango dira, Edith Piaf, Kurt Weill eta Mistinguetten abestiak besteak beste.
- Egilea : Kepa Errasti
- Zuzendaritza : Getari Etxegarai
- Antzezleak : Ane Pikaza, Ainara Ortega, Kepa Errasti
- Denentzat
Xehetasunak
- Ibilki dispositiboak antolatu programazioaren barnean
- Ibilki dispositiboa - 2017/2018 denboraldiko programa osoa (pdf)
- Donibane Lohizune Herriko Kultur Zerbitzua : 05 40 39 60 80 - direction.culture@saintjeandeluz.fr
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)